MATRIKULA 18/19

16/11/18

Herri kirolak 2016

Bizkaiko Foru Aldundiak, urtarril-maiatza bitartean, herri kirolak bultzatzeko asmoarekin saio bereziak antolatuko ditu.  Guztira 3-4 igande izango dira. Ekintzak goizez egingo dira.
La Diputación Foral de Vizcaya va organizar entre enero y mayo distintas actividades para potenciar los deportes rurales.  En total serán 3-4 domingos por la mañana.


Azaroaren 8a apuntatzeko azken eguna izan arren, epea berriz zabaltzea erabaki dugu. Momentuz inskripzio orriak jaso ditugu baina bi talde sortzeko ez gara minimora heltzen. 
El 8 de noviembre finalizó el plazo de inscripción, sin embargo, hemos decidido abrirlo de nuevo dado que no alcanzamos el mínimo de alumnado para formar dos equipos.

Interesa izanez gero, EKE@EGUZKIBEGI.NET helbidera mezua bidali.
Si estais interesad@s, enviar un mensaje a EKE@EGUZKIBEGI.NET

Esperientzia polita eta dibertigarria da, ANIMATU ETA PARTE HARTU !!
Es una experiencia bonita y divertida, ¡¡ANIMAROS A PARTICIPAR!!


APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: AZAROAREN 28A
ULTIMO DÍA DE INSCRIPCIÓN 28 DE NOVIEMBRE

16/11/11

Playback lehiaketa: INSKRIPZIO ORRIA

Arrastion!

Azaroaren 28an Playback lehiaketan izena emateko azken eguna da. Hori dela eta, idazkaritzan taldea inskribatzeko orria prest izango duzue: bertan, taldearen izena, ikasleen izen-abizena eta zein abestia aukeratu duten idatzi beharko dute. Zuen seme/alabek taldea osatu badute eta parte hartzeko prest badaude, eskaera orria betetzera ANIMATU!

Oharra: apuntatzen diren gurasoei mezu bat bidaliko diegu ekintzan parte hartzeko baimena eskatuz

El 28 de noviembre finaliza el plazo para inscribirse en el concurso de Playback. Es por ello
que hemos preparado una hoja de inscripción que encontraran en secretaria: deberán escribir el nombre del grupo, nombre y apellido del alumnado y el titulo de la canción elegida.
Si vuestr@s hij@s ya han formado grupo y quisieran participar, ANIMARLES a rellenar la hoja de inscripción.

Nota: se mandara un mensaje a las familias del alumnado que se apunte pidiendo permiso para que participen en la actividad.

16/11/9

Izotz gaineko patinajea

Berri onak dakarzkizuegu!!
Tenemos buenas noticias!

Izotz gaineko partinajeko arduradunekin hitz egin dugu eta zera esan digute:
Ekintza honetan 7-15 urte bitarteko ikasle guztiek parte hartzeko aukera izango dute. Berdin du pasa den urtean parte hartu ala ez, jolaseko ekintza da eta ez hastapenekoa.
Hemos hablado con l@s responsables de la actividad de patinaje sobre hielo y esto nos han comentado:
En esta actividad podrá participar todo el alumnado que tenga entre 7 y 15 años. No importa si años anteriores ha participado, es una actividad recreativa y no de iniciación.

Hori dela eta, animatzen zaituztegu zuen seme/alaben izena ematera eta izotz gaineko patinajean parte hartzera! Federaziokoek gure egoera aztertuko dute eta irtenbiderik egokiena bilatzen lagunduko digute; orain arte gure ikastolatik ikasle askok parte hartu dutela jakin badakite eta horrela jarraitzeko ahal duten guztia egingo dute. 
Es por ello que os animamos a apuntar a vuestr@s hij@s a participar en esta actividad. Desde la federación nos han comentado que analizaran la situación y nos ayudaran a encontrar la mejor solución; hasta ahora son muchos l@s alumn@s que han participado en la actividad y quisieran que así continuara.

Beraz, azaroaren 22a baino lehen zuen seme/alaben eskaera orria idazkaritzan entregatu ala eke@eguzkibegi.net -era bidali!
No olvidéis entregar la hoja de inscripción antes del 22 de noviembre en secretaria o vía mail a eke@eguzkibegi.net

ANIMO!


16/11/7

Bizkaiko Foru Aldundiko eskaintza 16-17 ikasturtea

Kaixo!

Bizkaiko Foru Aldunditik eskaintzen dizkiguten hastapeneko ekintzen eskaintza prestatzen gaude; dagoeneko, baditugu ekintza desberdinak eskaintzeko aukera. Proposamena ezagutzeko EKINTZAK atalean klikatu eta ondoren, BFAn. 

Interesa izanez gero, DOKUMENTUAK atalean klikatu eta behekaldean BFAko matrikula orria aurkituko duzue.


Estamos trabajando en la oferta de actividades de iniciación Diputación Foral de Bizkaia, mientras tanto, aquí tenéis diferentes propuestas. Para conocerla, pinchad en EKINTZAK y depués en el apartado BFA eskaintza.

En caso de estar interesad@s, pinchad en DOKUMENTUAK y al final del apartado encontrareis la hoja para formalizar la matricula.



16/11/4

Abenduaren 2an PLAYBACK LEHIAKETA

Guraso horiek,

Beste urte batez, Galdakaoko udaleko euskara zerbitzuak aurtengo abenduaren 2rako zenbait jarduera antolatuko ditu, Euskararen Nazioarteko Eguna Abenduaren 3an  dela eta.

Pasa den urtean bezala, playback lehiaketa bat egitea pentsatu dute, eta bertan Galdakaoko ikasleek parte har dezakete. Baldintza bakarra aukeratutako abestia euskaraz izatea da; ikastolaren aldetik, antolatutako taldeak mistoak izatera animatzen zaituztegu.

Interesatuta bazaudete, eskertuko genizueke harremanetan jartzea Eskolaz Kanpoko Ekintzen koordinatzailarekin, Idoia, (eke@eguzkibegi.net) ondoren, bera udaletxearekin harremanetan jarriko da. Horretarako, 2016ko azaroaren 28ra arteko epea emango dizuegu).


Eskerrik asko !


Un año más, el servicio de euskera del ayuntamiento de Galdakao organizará diversas actividades para el próximo día 2 de diciembre, con motivo del Día Internacional del Euskera que será el día 3 de diciembre.

Al igual que el año pasado, se organizará un concurso de Playback en el que podrá participar el alumnado de Galdakao. La única condición será que la canción elegida sea en euskara; desde la ikastola os animamos a que los grupos que organicéis sean mixtos.

Si estáis interesados o interesadas, os agradeceríamos os pusierais en contacto con la coordinadora de EKE, Idoia,  (eke@eguzkibegi.net) y luego ella se pondrá en contacto con el ayuntamiento. De plazo hasta el día 28 de noviembre de 2016.


Herri kirolak 2016

Guraso horiek,

Bizkaiko Foru Aldundiak, urtarril-maiatza bitartean, herri kirolak bultzatzeko asmoarekin saio bereziak antolatuko ditu.  Guztira 3-4 igande izango dira. Ekintzak goizez egingo dira.
La Diputación Foral de Vizcaya va organizar entre enero y mayo distintas actividades para potenciar los deportes rurales.  En total serán 3-4 domingos por la mañana.

Gauzak hobeto antolatzeko, Aldundikoek ikastetxe bakoitzetik zenbat umek parte hartuko duten jakin nahi dute.  Beraz, interesatuok EKE koordinatzailearekin harremanetan jarri datorren azaroaren 8a baino lehen. Horrez gain, guraso boluntarioak beharko lirateke umeen arduradun bezala egoteko (taldeko guraso batekin nahikoa da).
Para una mejor organización los responsables quieren saber cuántos niñ@s estarían interesad@s en participar y la disponibilidad de l@s padres/madres para ejercer como responsables de ell@s.  Por ello os pedimos a tod@s l@s que queráis participar rellenéis la parte inferior y la entreguéis en secretaría con los papeles necesarios antes del próximo 8 de noviembre.

Momentuz hau da dugun informazioa. Topaketak hurbildu ahala informatuko zaituztegu.
De momento esta es toda la información.  En cuanto se acerquen los encuentros os informaremos.

Era berean esan nahi dizuegu, orain izena ematen duenak, joango denaren konpromisoa hartzen  duela.
De la misma manera os queremos recordar que el/la niñ@ que se apunte debe mantener el compromiso de participar una vez llegada la fecha de la actividad.

Zalantzarik izatekotan galdetu lasai asko EKEko koordinatzaileari (Idoia).
En caso de tener alguna duda, preguntar a la responsable de EKE (Idoia).

Entregatu beharrekoa:
-      Beheko izena emateko orria/ Hoja de inscripción
-      Errolda agiria/ Empadronamiento
-      Argazkia/    Foto 

2016-17 ikasturteko EKEak hasi dira!

Kaixo! 

Dagoeneko gure eskolaz kanpoko ekintzak hasi dira! Ekintza guztiak martxan dauden eta esan genezake ikasle kopurua gero eta altuagoa dela!

Gogoratu ekintza bakoitza zein egunetan eta zein ordutan den jakiteko 16-17 eskaintza/oferta 16-17 atalean sakatu eta ondorenikasturteko ekintzen taula sakatuz informazioa lortu dezakezuela.
¡Ya estan en marcha todas las actividades extra escolares! y podemos decir que cada vez son mas l@s alumn@s que tienen interés en participar!



Zalantzarik izatekotan, eke@eguzkibegi.net helbide elektronikora idatzi!
En caso de tener cualquier duda recordad que podeis escribir a eke@eguzkibegi.net

16/6/20

Gure eskolaz kanpoko ekintzen taula 2016-17 ikasturtea

Datorren ikasturteko ekintzen taulak prest ditugu! Aurreko astean zehar zuen helbide elektronikoetara mezu desberdinak bidali dizkizuegu, horrela ez balitz, eke@eguzkibegi.net helbide elektronikora mezua bidali eta  zuen seme/alaben izena zerrendatan agertzen den konprobatuko dugu.
¡Tenemos preparada la lista de actividades del curso que viene! La semana pasada estuvimos enviando correos electrónicos a vuestras direcciones, si no fuera así, escribid a eke@eguzkibegi.net y comprobaremos si vuestr@s hij@s están en las listas.

Taulak ikusteko 16-17 eskaintza/oferta 16-17 atalean sakatu eta ondoren, ikasturteko ekintzen taula sakatu.
Para comprobar las tablas, pinchar en 16-17 eskaintza/oferta 16-17 y después, pinchar en ikasturteko ekintzen taula.

Konprobatu aukeratutako ekintzak ez direla egun eta ordu berdinean; horrela izango balitz, ekintza bat aukeratu beharko zenukete eta bestean bajan eman. Irailean alta/baja epea zabalduko dugu eta momentu horretan egin beharreko aldaketak egingo dira. 
Comprobad que las actividades que hayáis escogido no coincidan en el mismo día y hora; si fuera así, deberéis escoger una y daros de baja en la otra. En septiembre abriremos el plazo de altas y bajas y es en ese momento en el que deberéis entregar la hoja y lo tendremos en cuenta.

16/6/9

Zuen eskariaren erantzuna!!

Ekainaren 3an matrikula epea itxi zen eta orain, zuen eskaria aztertzeko momentua heldu da. Badauzkagu datu guztiak tauletan sartuta eta aukera desberdinak aztertzen ari gara. Aurreratu ahal dizuegu eskaera oso altua jaso dugula eta ordutegietan moldaketak egotea gerta daitekeela. Hala ere, aldaketa guztien berriz emango dizuegu, jakinaren gainean egon zaitezen.
Espero dugu datorren asterako informazio guztia izatea eta egingo diren aldaketatxoak zuen plangintzari kalte ez egitea.

El 3 de junio finalizó el plazo de matriculación y ahora, es momento de analizar la demanda. Tenemos todos los datos organizados y estamos analizando diferentes opciones para dar salida a la demanda tan alta que hemos recibido. Puede que se realicen modificaciones en algunos horarios, os mantendremos informad@s.
Esperamos poder mandaros toda la información para la semana que viene y que los cambios que se realicen no impidan vuestr@s planes.



                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                            

16/5/27

Azken momentuko zalantzak!

Familia askok  ingeles ludikoa egun bi izan beharrean bat izan daitekeen galdetu duzuenez, sarrera hau idaztea pentsatu dugu, erantzuna guztiek ezagutzeko:
Muchas familias habéis preguntado si ingeles ludikoa en vez de ser dos días por semana podría ser uno, es por ello que hemos pensado en crear esta entrada y así, informaros a tod@s:

Aukera badago, hau da, nahi izanez gero, astean bi egun izan beharrean egun bakarreko ekintza izan daiteke. Prezioa zein den jakiteko 16-17 ESKAINTZA/oferta 16-17 klikatu eta beheko Prezio eta saio kopuruen taulan klik egin. Esan beharra dago, astean ordu batekin ez dela asko aurreratzen ingelesa aldetik (Hamilton akademiako zuzendariak esanda), beraz, ondo pentsatu eta zer egin nahi erabaki.
La opción es posible, es decir, se puede plantear como actividad de una hora por semana. Respecto al precio, para conocer el coste debéis click-ar en el apartado 16-17 ESKAINTZA/oferta 16-17 y en el apartado de Prezio eta saio kopuruen taulan también, hacer click. Cabe decir que desde la academia Hamilton nos comentan que una hora a la semana no es tiempo suficiente como para percibir grandes mejorias respecto al ingles.; es por ello, que pensad que queréis y podéis hacer y por ultimo decidid.

ONDO PASA ASTEBURUA!

16/5/26

Sumo txapelketa (robotika)



Ekainaren 5ean ikastolan sumo txapelketa antolatuko dugu, Aprenditeka Koop. Elk. Txikiaren (ikastolan robotika saioak aurrera eramaten dituzten begiraleen) eskutik. Hona hemen ekintza horren azalpena:
El día 5 de junio celebraremos la competición de sumo a manos de la Koop. Aprenditeka (monitores de la extra-escolar de robotica de ikastola). Aquí tenéis la información sobre el evento:

" Gure tailerren artean, Robotika Handi tailerra daukagu; talde horretako ikasleak, azken hiruhilabete honetan, sumo robot bat prestatzen egon dira eta egindako lanaren erakusketa egingo dugu.
Entre nuestros talleres encontramos el de Robotika Handi; el alumnado de dicho taller, en el último trimestre, ha preparado su robot sumo y queremos daros la oportunidad de ver el trabajo realizado.

Erakusketa txapelketa itxura izango du nahiz eta gure xede garrantzitsua ez izan: SUMO robotika arloan txapelketa mota bat da eta honen helburua (izenagatik suposa daitekeen bezala), robotak sumo borroka bat egitea da; beste errobota tablerotik botatzeko edo buruz-bera jartzeko asmoarekin.
La exhibición será de formato competición.  En el mundo de la robótica, el sumo es un tipo de modalidad competitiva y como su nombre puede dar a entender, consisten en sacar del tablero al robot contrincante o ponerlo boca abajo.

Ekimena kanpoko patio estalian izango da (kiroldegiari deritzoguna); bertan  tableroa jarriko dugu ikasleen robotak borrokak egiteko, eta gurasoak eta ekimena ikustera hurbiltzen direnak, gradetan eserita egongo dira.
Esta actividad se realizará en el patio cubierto; allí se colocara el tablero y los familiares y demás personas que se acerquen a ver el evento, se colocaran en las gradas

 4 orduko iraupena izango du: goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte.  Parteatzaileak biltzeko tokia eta ordua: goizeko 9:45etan parkinean".
Esta previsto que dure alrededor de 4 horas: de 10:00 de la mañana a 14:00 del mediodía. El lugar  y hora donde se encontraran l@s participantes es: a las 9:45 en el parking de la ikastola"

Animatu ekintza berritzaile honetan parte hartzera edota ikustera etortzera!!!


Zalantzak eta egondako aldaketak!

Aste honetan zehar guraso askok gure helbide elektronikora (bloga ikusi ostean) suertatutako dudak bidali dizkigute eta agian zuei ere gertatu zaizue:
A lo largo de esta semana much@s padres/madres habéis enviado las dudas que os han surgido una vez visto el blog a nuestra dirección electrónica y es posible que a vosotr@s también os haya pasado:

Zein da ekintzen prezioa? zenbatero ordaindu behar da?zenbat saio dira? Galdera hauei erantzuteko honako hau egin behar duzue: goiko parteko lerroan, 16-17 ESKAINTZA/oferta 16-17 atalean klik egin. Bertan, PREZIO ETA SAIO KOPURUEN TAULA aurkituko duzue, klik egin eta informazio guztia irakurtzeko aukera izango duzue.
¿Cual es el precio de cada actividad? ¿cada cuanto se paga?¿cuantas sesiones realizan? Para dar respuesta a todas estas dudas tenéis que hacer lo siguiente: en la parte superior del blog, pinchad en el apartado 16-17 ESKAINTZA/oferta 16-17 . Una vez ahí, encontrareis el apartado de  PREZIO ETA SAIO KOPURUEN TAULA , pinchad en el y tendréis la oportunidad de leer toda la información al respecto.

Bestetik, jakinarazi nahi dizuegu HH/LH/DBH/GURASOEK zer egin dezakete? dokumentuan aldaketak egon direla; mesedez berriz begiratu!!
Por otro lado, queremos poneros en conocimiento de que el documento HH/LH/DBH/GURASOEK zer egin dezakete? ha sido modificado, por favor, ¡volved a mirarlo!

16/5/23

Garrantzitsua!!

Ez ahaztu matrikulazio epea maiatzaren 30etik ekainaren 3ra arte izango dela. Beranduago jasotzen ditugun matrikulak itxaron zerrendan geldituko dira.
No olvidéis que el periodo de matriculación sera del 30 de mayo al 3 de junio. Las matriculas que sean entregadas mas tarde, se quedaran en lista de espera.


Ekainaren 6tik 10era, blogaren bitartez, atera sortu diren taldeen aurkezpena kaleratuko dugu, ez ahaztu bloga begiratzea! Zuen helbide elektronikoetara ere, mezu bat bidaliko dizuegu. Del 6 al 10 de junio publicaremos en el blog los grupos que se han formado, ¡no olvidéis mirar el blog! También mandaremos un mensaje a vuestros correos electrónicos.

EKE blogako helbidea Ikastolako webgunean (blogen atalean) ere aurkituko duzue. La dirección del blog de EKE lo encontrareis en la pagina web de la ikastola (apartado de blogs). 

Edozein zalantzarako, gogoratu eke@eguzkibegi.net helbide elektronikora idatz dezakezuela. Zuen zalantzak argitzeko prest egongo gara!
Para cualquier duda, recordad que podéis escribir a la dirección eke@eguzkibegi.net. Estaremos dispuest@s a responder vuestras dudas.




16/5/19


Eta orain, zer aukeratu?

Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza zabala eta anitza da. Batzuetan, gure seme/alabei oso zaila egiten zaie zerrenda luze horretatik bat aukeratzea. Horregatik, helduen papera oso garrantzitsua da, zuen seme/alabekin hitz egin, haien gustuetara gehien hurbildu daitekeen ekintza aztertu eta azkenik, erabakia hartzen lagundu iezaiozue! La oferta de actividades extraescolares es amplia y multidisciplinaria. A veces, a nuestr@s hij@s les es muy difícil elegir una y es por ello, que el papel del/la  adult@ es muy importante. Hablad con vuestr@s hij@s, comentad sus gustos e intereses y la opción que mas se acerque ¡ayudadle a elegirla!

Hiruhilabetero alta eta baja epea zabalduko dugu, horregatik, ekintza frogatu ostean haien gustukoa ez bada, , desapuntatzeko eta beste ekintza bat frogatzeko aukera izango dute. Además, una vez probada la actividad si no es de su agrado, cada trimestre abriremos el plazo de alta y baja para y habrá la oportunidad de darse de baja y poder apuntarse en otra actividad.

Bestalde, badakigu ekintza batzuk egun berdinean direla eta ezinezkoa dela biak aukeratu. Ekintzak guztion beharretara egokitzea oso zaila da (jantokira sartzeko ordua, errekuperaketa saioak, eta abar  kontuan hartzen ditugu egutegiak zehazterakoan), espero dugu kontuan izatea. Por otro lado, sabemos que algunas actividades coinciden el mismo día con otras y por ellos es imposible realizar las dos. Adaptar todas las actividades a las necesidades de todo el alumnado es muy costoso y difícil (horario de entrada de comedor, sesiones de recuperación, entre otros son tenidos en cuenta a la hora de realizar los calendarios), esperemos que lo tengáis en cuenta.

Animo aukerarekin!

16/5/17


Ongi etorri Eguzkibegi ikastolako eskolaz kanpoko ekintzen blogera!

Gure ekintzekin zerikusia duen informazio guztia hemen aurkituko duzue.
Aquí encontrareis toda la información relacionada con nuestras actividades.

Espero dugu baliabide praktikoa izatea eta izan ditzazkezuen zalantzak argitzeko lagungarria izatea!
¡Esperamos que sea una herramienta útil y ayude a responder las posibles dudas que tengáis!

2016-17 ikasturteko eskaintza ikusteko, sakatu blogaren goiko partean aurkituko dituzuen atal desberdinak.
Para ver la oferta del curso 2016-17, en la parte superior del blog encontrareis diferentes apartados, pinchad en ellos.