MATRIKULA 18/19

19/2/15

Kaixo guztioi!

Ikasle talde baten eskaeratik motibatuta, ekintza berri bat eskaini nahi dizuegu: PARKOUR. Adin desberdineko ikasleak praktikatzeko erabat motibatuta daude eta horregatik, parkour zer den jakiteko eta dituzuen zalantza guztiak argitzeko bilerara gonbidatzen zaituztegu. Bilera otsailaren 22an izango da arratsaldeko 17:30etan ikastolako musika gelanMesedez, bilerara etorriko zareten konfirmatu eke@eguzkibegi.net -era mezu bat bidaliz. Edozein zalantza izanez gero, aipatutako helbidetik bideratu.

PARKOUR, zer da??
Desplazamenduaren artea lehiarik gabeko jarduera fisiko bat da non inguruneko oztopoekin batera mugitzen garen eta mugimendu hori segurtasun osoz garatzea eta hobetzea den helburu. Honen barnean estilo desberdinak aurki daitezke; oro har, parkour-a efizientzia eta bizkortasunean zentratzen dena eta erabilgarritasuna duena helburu, eta free-running-a, autoespresiorako lekua utziz, akrobatikoagoa eta libreagoa izan ohi dena.
Horregatik, diziplina zabal honek askotariko jauziak, lurreratzeak, oreka motak, oztopo-jauziak, eskalada teknikak, kulunkatzeak, etab. biltzen ditu eta hiriko zein naturako espazio ziurgabeetan aplikatzen. Hala eta guztiz ere honakoa ez da mugimendu soila; sormena, autoezagutza, esfortzua, kooperazioa, altruismoa, segurtasuna eta ongizatea, entrenamendu lekuak zaintzea, etab. berezko filosofia eta balioak ditu.
Ikasturteko helburua desplazamenduaren artearen hastapen seguru eta dibertigarria da; filosofiaz blaituz, oinarrizko teknikak jorratuz eta erorketetan norbere burua babesteko babes-teknikak landuz (judo edota aikidoan ohi den moduan). Era horretan, ikastolako gimnasioa, patioak eta guneak eta ikastolaz kanpoko ingurune hurbila esploratuko ditugu, Galdakao bera jarduera fisikoz betez. Gainera, edozeinek har dezake parte eta bere mailako erronken bidez bere erritmoan aurrera egin lehiarik gabeko giro ludikoan.

Queremos ofreceros una nueva extra escolar para este curso que surge de la motivación de un grupo de alumnos/as: PARKOUR. Tenemos un grupo de edades diferentes de alumnado que está interesado en practicar esta actividad y por ello, queremos invitaros a una reunión informativa sobre que es Parkour y resolver vuestras dudas. Os proponemos reunirnos el 22 de febrero a las 17:30 de la tarde en la sala de música de la ikastola. Necesitamos saber el numero de personas que acudiréis por lo que mandadnos un email a eke@eguzkibegi.net diciendo si acudiréis a la reunión. Si tenéis cualquier duda podéis escribir al email antes indicado.

Parkour, ¿Qué es?
El arte del desplazamiento es una actividad física en la cual nos movemos con los obstáculos del entorno, adaptándonos a ellos, con el objetivo de desarrollar un desplazamiento seguro. Existen diferentes prácticas tales como el parkour en la que prima la utilidad y se desarrolla un desplazamiento rápido y eficiente o el free-running en el que la autoexpresión o estilo dan lugar a un movimiento más libre o acrobático.
Por ello, es una disciplina muy amplia que incluye diferentes técnicas de salto, recepción, equilibrio, saltos de obstáculos, balanceos, trepa, etc. que se aplican en diversos espacios urbanos y naturales. Aún así, no es una práctica puramente motriz, sino que conlleva una filosofía de altruismo, cooperación, autoconocimiento, salud, respeto y cuidado, esfuerzo, longevidad, etc.

El objetivo del curso no es otro que iniciar a los alumnos al arte del desplazamiento de manera segura y divertida, empapándose de sus valores, aprendiendo las técnicas básicas y trabajando técnicas de auto-protección como las de judo o aikido para caer sin sufrir daños.
Así, en las clases exploraremos el gimnasio, los patios y demás espacios de la ikastola pero también el entorno cercano del centro, llenando el propio Galdakao de movimiento. Además, al no ser competitivo, cualquiera puede participar y progresar con retos a su nivel y a su ritmo en un ambiente lúdico.


19/2/13

Kaixo guztioi!

Laster  eskola kiroleko ORIENTAZIO LIGA hasiko da eta aurten,   ikastolak izena eman du gure ikasleak parte hartu ahal izateko. 4 topaketa dira, otsailaren 24an (Sopelan), martxoaren 10ean (Bilbon), maiatzaren 5ean (Zallan) eta maiatzaren 26an (Otxandion). Bi kategoria daude: Txikiak (2007-2010 urte bitartean jaioak) eta Nagusiak (2001-2006 urte bitartean jaioak). Ez galdu aukera eta zuen seme/alabek parte hartu nahi badute otsailaren 17a baino lehen eke@eguzkibegi.net helbidera mezu bat bidali (Adi! Ez ditugu helbide honetara heldu ez diren eskaerak edota zalantzak kontuan hartuko!)!

Oharra: ekintza honetan parte hartzeko 3 euro ordaindu behar dira

1.topaketaren informazioa hemen duzue:

------------------------------------------------------------------------------------------------
Muy pronto va a comenzar la LIGA DE ORIENTACIÓN de deporte escolar y este año, nuestra ikastola se ha apuntado para que nuestro alumnado pueda participar. En total van a ser 4 encuentros: el 24 de febrero (Sopela), 10 de marzo (Bilbo), 5 de mayo (Zalla) y 26 de mayo (Otxandio). En la actividad podrá participar el alumnado nacido entre el año 2007-2010 (categoría txikiak) y 2001-2006 (categoría nagusiak). ¡No perdáis la oportunidad y si vuestros/as hijos/as quieren participar, mandad un email a eke@eguzkibegi.net antes del 17 de febrero! (¡Importante! No tendremos en cuenta solicitudes y dudas que no se manden al correo indicado)

Participar en esta actividad tiene un coste de 3 euros.

Información sobre el primer encuentro: